Henri Lefebvre

Henri Lefebvre (Hagetmau, Landak, 1901eko ekainaren 16a - Nabarrengose, Bearno, 1991ko ekainaren 29a) frantses filosofo eta soziologoa zen. Frantziako Alderdi Komunistako teorialari nagusia izan zen, 1958an alderditik egotzi zuten arte. Lefebvreren iritziz, filosofiaren eta langile-iraultzaren arteko zubia eskaintzen du marxismoak, gizartea bere osotasunean aztertzen duen jakintza den neurrian. Lefebvrek gaur egungo gizarteko egiturak aztertu zituen, eta gidaturiko kontsumo-gizarte burokratikotzat jo zuen gaur egungo gizarte-sistema. Haren arabera, etengabeko kultura-iraultzaren bidez baizik ez da gaindituko ideologia burgesaren alienazioa.

Obra nagusiak: ''La Conscience mystifiée'' (1936), ''Le Matérialisme dialectique'' (1939) eta ''La Somme et le Reste'' (1959). Frantsesez, ingelesez eta alemanez idatzi zuen.

1978an, Frantziako Alderdi Komunistara itzuli zen, haren ustez alderdiak Moskurekiko independentzia handiagoa izateak lan politikorako eta ezkerrarekin eztabaidatzeko kondizio berriak sorrarazi baitzituen, horrek berekin bere pentsamendu askeari uko egitea ekarri gabe. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 8 emaitzak -- 8 bilaketa honetara 'Lefebvre, Henri', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Artikulua
  2. 2
    Artikulua
  3. 3
  4. 4
    Artikulua
  5. 5
    nork Lefèbvre, Henri
    Argitaratua 2000
    Sailkapena: SZ 3A *Lef/pro
    Liburua
  6. 6
    nork Lefèbvre, Henri
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: SZ 3A *Lef/Rev
    Liburua
  7. 7
    nork Lefebvre, Henri
    Argitaratua 1974
    Sailkapena: PH 1 Marx 6 *Lef/Soc
    Liburua
  8. 8
    Artikulua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali