Bruno Taut

Bruno Julius Florian Taut (Königsberg, 1880ko maiatzaren 4a - Istanbul, 1938ko abenduaren 24a) alemaniar arkitekto eta hirigilea izan zen.

Berlin eta Wiesbaden]] hirietako arkitekto batzuen estudioetan lan egin zuen. 1903an Bruno Möhringek Berlinen kontratatu zuen eta han Jugendstil ezagutu zuen. 1904tik 1908ra Stuttgarten lan egin zuen Theodor Fischerrentzat eta hiri-plangintza aztertu zuen.

1907an Berlinera itzuli zen eta artearen historia eta eraikuntza ikasi zituen Berlingo Unibertsitate Teknikoan. 1913an jaso zituen lehen enkarguak. Lorategi-hiri mugimenduaren jarraitzailea izan zen eta abangoardiaren ideal futuristikoak eta teknikak hartu zituen. Ameslari utopikoa izan zen, modernista eta espresionista gisa sailkatua.

Alemanian lan egin zuen eta Lehen Mundu Gerraren ondoren bakezale bihurtu zen. Nazien aurkakoa Alemaniatik joan zen 1933an eta Japonian lan egin zuen 1936ra arte, Istanbulen eskolak emateko Turkiara joan zen arte. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Taut, Bruno', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Argitaratua 1993
    Beste egile batzuk: “...Taut, Bruno...”
    Sailkapena: KU 3 19/20 */Kri
    Liburua
  2. 2
    Argitaratua 2001
    Beste egile batzuk: “...Taut, Bruno...”
    Sailkapena: KU 3 19/20 */Bru
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali