Vladimir Tatlin

Vladimir Jevgrafovitx Tatlin (; Kharkiv, Ukraina, 1885eko abenduaren 28a - Mosku, 1953ko maiatzaren 31) eskultore eta margolari sobietar konstruktibista bat izan zen.

1914an konstruktibismoa sortu zuen, eta sobietar abangoardiaren iradokitzaile nagusia bilakatu zen.

1915. urtea arte, margolari izateaz gainera, marinel- (Egipto, Grezia eta Turkiara egin zituen bidaiak) eta musikari-lanetan aritu zen (1913an Berlinen izan zen errusiar orkestra batekin). 1910. urtetik aurrera, talde kubofuturistekin eta primitibistekin izan zituen harremanak; 1912an erakusketa batean parte hartu zuen M. Larionov, Natalia Gontxarova eta K. Malevitx-ekin batera. 1920an Antoine Pevsner eta Naum Gabo elkartu zitzaizkion; geroago, El Lisitzki eta Aleksandr Rodtxenko.

Baina Picassoren eragina izan zen Tatlinen pinturan aipagarriena. 1915. urteko lehenengo pinturek Picassoren kubismoaren eragin nabarmena dute. Tatlinek A.M. Rodchenkorekin batera sortu zuen konstruktibismo mugimendua. thumb|300px|erdian|Tatlin dorrea Errusiako 2000. urteko seilu batean Iraultzaren garaian arte libre eta teknikako irakasle izan zen, eta garai horretan produktibisten inguruan aritu zen lanean. 1919an Hirugarren Internazionalaren omenezko monumentuaren eredua egin zuen (1920an erakutsi zen), baina lan hura ez zen inoiz gauzatu: dorre moduko bat zen, 400 metro garai, arkitektura eta eskultura batzen zituena (beira eta altzairuz eraikiko zen, eta barnean gela birakariak izango zituen). 1922. urtetik aurrera, Leningradon bizi zela, diseinu industrialean lan egin zuen. Moskura itzuli zenean, Zeramikako Institutu Teknikoko zuzendari izan zen. Stalinek abangoardiako taldeak desegiteko egin zuen dekretuaren ondoren, antzerki-lanak antolatzen aritu zen batez ere (1932-1953).

Tatlinek azken urteak ''Letatlin'' planeagailua diseinatzeari eman zizkion. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Tatlin, Vladimir', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Tatlin, Vladimir
    Argitaratua izan da 1895 - 1941.(1998)
    Artikulua
  2. 2
    nork Tatlin, Vladimir
    Argitaratua izan da 1895 - 1941.(1998)
    Artikulua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali