Simo

| azalera = 2.086,29 km² | ur-azalera = 638,96 km² (%30,7) | biztanleria = 3.148 (2017.08.31) | dentsitatea = 2,18 bizt/km² | urtea = (2016) | besterik7 = Finlandiera | besterik7balioa = % 98,9 (ofiziala) | besterik8 = Suediera | besterik8balioa = % 0,2 | besterik9 = Besteak | besterik9balioa = % 0,9 | web = www.simo.fi | commons = Simo }} Simo Finlandiako Lappi lurraldeko udalerri bat da, Botniako badian dagoena. Gipuzkoa baino handiagoa den udalerri honetan, 2.085,24 km², 3.500 biztanle inguru bizi dira. Eremu zingiratsu eta paduratsu batean dago, Simojoki ibai emaritsuaren magalean eta Botniako Badiaren ertzean antolatua. Bizilagunak, Kemi, Keminmaa eta Tervola udalerriak iparraldean, Ranua sortaldean eta Ii udalerri ostrobotniarra hegoaldean dira. Perämeri Uhartedia, Runkaus Natura Erreserba Hertsia eta ezagunena den Martimoaapa eremu babestuak dira bertako natura paisaia garrantzitsuenak; bertan, belatz txikiak, beltxarga oihulariak eta boreal mozoloak bezalako hegazti espezieak daude.

Udalerriaren hastapenetan, XVI. mendean, basogintza, abeltzaintza, ehiza eta izokin arrantza ziren jarduera ekonomiko nagusiak. Hala ere, XVIII. mendean hasi ziren elur-orein zaintzan eta gutxinaka aurreko jarduerak galtzen hasi ziren. Hala nola, izokin arrantza galdu egin zen arrain honen esplotazio handiaren ondorioz; hala ere, 1990eko hamarkadan izokina berreskuratzea lortu zuten Simojoki ibaian eta berriro, arrantza zaleen meka bilakatu zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 10 emaitzak -- 10 bilaketa honetara 'Simo', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
    Artikulua
  5. 5
    Artikulua
  6. 6
  7. 7
  8. 8
    nork Simo, David
    Argitaratua 1992
    Sailkapena: TD Fich 6 *Sim/Int
    Liburua
  9. 9
  10. 10
    nork Lölke, Ulrich, Simo, David
    Argitaratua izan da Weltengarten (2004)
    Artikulua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali