Friedrich Carl von Savigny

Friedrich Carl von Savigny (Frankfurt, 1779ko otsailaren 21a - Berlin, 1861eko urriaren 25a) alemaniar legelari eta historialaria izan zen.

Marburgeko Unibertsitatean ikasi zuen. 1803an "Das Recht des Besitzes" ("Jabetza legea") argitaratu zuen. Lan hau azkar ezagutu zen Europan eta jurisprudentziaren historiako mugarri bihurtu zen. 1804an Kunigunde Brentanorekin ezkondu zen, Bettina von Arnim eta Clemens Brentanoren arreba. Urte horretan Frantzian eta Alemaniako hegoaldean ibili zen erromatar zuzenbidearen iturri berrien bila. 1810ean zuzenbide erromatarreko katedradun izendatu zuten Berlingo Unibertsitatean. Unibertsitateko errektorea ere izan zen. Ministro prusiarra Lege-erreformarako izan zen.

Gustav Hugok sortutako legelarien eskola alemaniarreko kide izan zen. Legea bizitza nazionalaren parte dela defendatu zuen eta ezin dela lege bat inposatu herrialde baten historia eta zibilizazioa kontuan hartu gabe. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Savigny, Friedrich Carl von', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
    Sailkapena: GE ed 19 *Thi/Thi
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali