Jean Rouaud

Jean Rouaud (Nantes, 1952ko abenduaren 13a) frantses idazlea izan zen. Unibertsitate-ikasketak amaitu zituenez gero, hainbat lanbidetan jardun du Rouaudek. Parisko kiosko batean lanean ari zenean lortu zuen, hain zuzen ere, ospea, 1990eko Goncourt saria eman baitzioten ''Les Champs d´honneur'' (''Ohorearen zelaiak'') lehen eleberriagatik. Lan hartan, bere aitonak Lehen Mundu Gerran izandako bizipenak hartu zituen kontagai. Harrezkero, literaturan murgildu zen buru-belarri, eta beste lau eleberri luze argitaratu zituen ildo beretik: ''Des hommes illustres'' (1993, ''Gizon ospetsuak''), ''Monde à peu près'' (1996, ''Mundua gutxi gorabehera''), ''Très riches heures'' (1997,''Hiru ordu aberats'') eta ''Pour vos cadeaux'' (1998, ''Zure opariengatik''). Idazleak bere familiaren istorio txiki eta handiak agertzen ditu lan guztietan, eta, hala, kontakizun oso, zabal eta orokorra ari da osatzen. Prosa bikaina darabil Rouaudek, lirika eta epika bateratuz, antzinako kronika bat idazten ari balitz bezala. Umore handiz idatziak dira kontakizunak, nahiz eta doinu gazi-gozoa duten, ironia eta samurtasuna bateraturik. Gaurko zenbait idazle ospetsuren eragina nabarmentzekoa da haren obran, Faulknerrena eta Nabokovena, adibidez. Hauek ditu azken idazlanak: ''La Fiancée juive'' (2008, ''Emaztegai judua''), ''La Femme promise'' (2009, ''Emakume promestua''), ''Évangile (selon moi)'' (2010, ''Ebanjelioa, nire iritziz'') eta ''Comment Gagner Sa Vie Honnêtement'' (2011, ''Nola irabazi bizibidea zintzotasunez''). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Rouaud, Jean', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Artikulua
  2. 2
    Argitaratua 2007
    Beste egile batzuk: “...Rouaud, Jean...”
    Sailkapena: LG a0 02 */Pou
    Inhaltsverzeichnis (PDF)
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali