Jules Romains

Jules Romains (Jaiotza-izena: ''Louis Farigoule'' ; Saint-Julien-Chapteuil, Loira Garaia, 1885eko abuztuaren 26a - Paris, 1972ko abuztuaren 14a) frantses idazlea izan zen.

Unanimismoaren dotrina ezagutarazi zuen XX. mendearen hasieran, norbanako-multzo batek arima komuna duelako ustea. Garai hartan argitaratu zituen ''L´âme des hommes'' (1904, ''Gizakien arima'') eta ''La vie unanime'' (1908) poesia-bildumak. Unanimismoaren gaia erabili zuen, halaber, ''Odes et prières'' (1913, ''Odak eta otoitzak'') poesia-bilduman, ''Mort de quelqu´un'' (1911, ''Baten heriotza'') eta ''Les copains'' (1913, ''Adiskideak'') eleberrietan. Arrakasta handia lortu zuen, aldi berean, antzerkirako prestatu zituen lanekin: ''Monsieur Le Trouhadec saisi par la débauche'' (1923, ''Gehiegikeriak bultzatutako Trouhadec jauna'') eta, batez ere, ''Knock ou le triomphe de la médecine'' (1923, ''Knock edo medikuntzaren garaipena''). Handik aurrera, bere bizitzako lanik handiena idazten hasi zen, 27 liburukitan bildu zuen ''Les hommes de bonne volonté'' (1932-1956, ''Borondate oneko gizakiak'') literatura-lana. Obra horretan xehetasun handiz deskribatzen du bere garaiko frantses gizartea. Bere bizitzako azken urteetan, ohiturazko eleberri multzo bat idatzi zuen: ''Une femme singulière'' (1957, ''Emakume berezia''), ''Le besoin de voir clair'' (1958, ''Argi ikusteko beharra'') eta ''Mémoires de madame Chauverel'' (1959, ''Chauverel anderearen memoriak''). Harenak dira, halaber, ''Lettres à un ami'' (1964-1965, ''Gutunak lagun bati'') eta ''Amitiés et rencontres'' (1970, ''Adiskidetasunak eta topaketak'') biografia-lanak. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Romains, Jules', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Romains, Jules
    Argitaratua 1932
    Sailkapena: TF Rom 3 *Rom/hom
    Liburua
  2. 2
    Artikulua
  3. 3
    nork Romains, Jules, Chennevière, G.
    Argitaratua 1924
    Sailkapena: TF Rom 3 *Rom/Pet
    Liburua
  4. 4
    nork Figueras, André, Romains, Jules
    Argitaratua 1952
    Sailkapena: TF Rom 2 *Fig/Jul
    Liburua
  5. 5
    nork Martin, Claude, Gide, André, Romains, Jules
    Argitaratua 1976
    Sailkapena: TF Gid 4 *Mar/Cor
    Liburua
  6. 6
    Sailkapena: TD Goll 2 *Rom/Yva
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali