François Rabelais

François Rabelais (La Devinière, Chinonetik hurbil, 1483/1494 bitartean - Paris, 1553ko apirilaren 9a) frantziar idazlea izan zen. Literatura satirikoaren maila gorena lortu zuen ''Gargantua eta Pantagruel'' obra ospetsuarekin.

Idazle humanista izan zen, parodiaren bidez bere garaiko arazorik larrienak plazaratzen zituena. Fede handia erakutsi zuen gizakiaren izaerarekiko eta zientziarekiko, eta kritika zorrotzak egin zizkion Elizari eta hark bultzatzen zuen hezkuntza-sistema atzerakoiari. Errukirik gabe satirizatzen zituen dogma guztiak, eta kristautasun humanista defenditu zuen, muturreraino eramandako katolizismo eta protestantismoaren aurrean. Bere ideiengatik pertsegitu zuten Erromako Elizak eta baita Sorbonako Unibertsitateak ere eta Nafarroako erregina izandako Margarita Angulemakoak babestuko zuen, Meauxen lehenbizikoz eta Nafarroako Errege Gortean, Néracen, geroxeago. Han idatzi zuen Rabelaisek Gargantua eta Pantagruel eta euskarazko hitzak sartu zituen ''Gargantua'' liburuko V. kapituluan eta ahapaldi bat ''Pantagruel'' obrako IX. kapituluan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Rabelais, François', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Rabelais, François
    Argitaratua 2013
    Sailkapena: TF Rab 3 *Rab/Gar,2
    Liburua
  2. 2
    nork Rabelais, François
    Argitaratua 1970
    Sailkapena: TF Rab 3 *Rab/Gar
    Liburua
  3. 3
    nork Rabelais, François
    Argitaratua 1994
    Sailkapena: TF Rab 2 *Rab/Fra
    Liburua
  4. 4
    nork Rabelais, Francois
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: TF Rab 1 (1955)
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali