George Orwell

George Orwell —jaiotzako izen-deiturez, Eric Arthur Blair, baina idazletzat zerabilen ''George Orwell'' izengoitiaz ezagunagoa— (Motihari, Britainiar Raj, 1903ko ekainaren 25a - Londres, Ingalaterra, 1950eko urtarrilaren 21a) idazlea eta kazetaria izan zen. Indian jaio zen, britaniar kolono gisa; garai hartan India Britainiar Inperioko parte baitzen.

Haren obrak bere bizipen pertsonalen arrastoak ditu: gazte garaian Birmanian ordena kolonialaren ordezkaritzat betetako postuaren ondorioz, britainiar inperialismoaren aurka garatutako konpromisoa; Londresko eta Parisko langileriak sufritzen zituen bizi-baldintzak ezagutu ondoren, sozialismo demokratikoaren alde; eta, Espainiako Gerra Zibilean parte hartu ondoren, totalitarismo nazi eta estalinistaren aurka.

Kronista, literatura-kritikari eta nobelista izateaz gain, Orwell XX. mendeko 30 eta 40. hamarkadetako ingelesezko saiogile nabarienetakoa ere bada. Hala ere, totalitarismoaren aurkako bere bi eleberriongatik ezaguna da, batez ere, biak Bigarren Mundu Gerra ondoren argitaratuak: ''Abereen etxaldea'' (''Animal Farm,'' 1945ekoa) eta ''1984'' (''Nineteen Eighty-Four,'' 1949koa), bigarrena bere biziaren azken urteetan idatzia eta hil baino lehentxeago argitaratua. Hor, “Anaia Nagusia” kontzeptua sortu zuen: gerora, kontzeptua zainketa teknika modernoak kritikatzeko ohiko hizkerara igaro da. Horrez gain, ''orwelldar'' adjektiboa erabilia da maiz idazle unibertso distopiko eta totalitarioez hitz egiteko. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Orwell, George', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Orwell, George
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: TE Orw 3 *Orw/Far
    Liburua
  2. 2
    nork Orwell, George
    Argitaratua 2009
    Sailkapena: TE Orw 1 *Orw/Com
    Liburua
  3. 3
    Artikulua
  4. 4
    Argitaratua 1984
    Beste egile batzuk: “...Orwell, George...”
    Sailkapena: TE Orw 6 */Ueb
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali