Nico
Christa Päffgen —Nico artista izenaz ezaguna— (Kolonia, Alemania, 1938ko urriaren 16a – Eivissa, Balear Uharteak, 1988ko uztailaren 18a) abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea izan zen. Hainbat filmetan rolak izan zituen; besteak beste, Federico Felliniren ''La Dolce Vita'' (1960) eta Andy Warholen ''Chelsea Girls'' (1966) filmetan.Warholek behin eta berriro eskatu baitzion, ahotsak grabatu zituen Velvet Underground taldearen estreinako diskoko (''The Velvet Underground & Nico'', 1967) hiru abestitarako. Garai hartan bertan, bakarkako ibilbidea hasi eta ''Chelsea Girl'' kaleratu zuen. Nicoren lagun Jim Morrisonek iradoki zion material propioa idazten has zedila. Ondoren, harmoniumarekin jotzeko abestiak konposatu zituen, nahiz eta harmoniuma ez zen ohiko rock instrumentu bat. John Cale bilakatu zen Nicoren moldatzaile musikala, eta hark ekoitzi zituen ''The Marble Index'', ''Desertshore'', ''The End ...'' eta ondorengo beste album batzuk.
1980ko hamarkadan birak egin zituen Europa osoan, Estatu Batuetan, Australian eta Japonian. 1988ko ekainean Berlinen kontzertua eman ondoren, oporretan joan zen Eivissara atseden hartzera, eta bizikleta istripu baten ondorioz hil zen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1Artikulua
-
2Artikulua
-
3Artikulua
-
4Artikulua
-
5Artikulua
-
6nork Rost, Nico
Argitaratua izan da Literatur und Widerstand : Anthologie europäischer Poesie und Prosa.(1969)Artikulua -
7nork VanderSijde, Nico
Argitaratua izan da Mimesis : Studien zur literarischen Repräsentation.(1998)Artikulua -
8nork Schnabel, UlrichBeste egile batzuk: “...Nico...”
Argitaratua 1998
Sailkapena: PH 2A *Sch/ZeiLiburua -
9Beste egile batzuk: “...Wilterding, Nico...”
Sailkapena: SZ 0 *Eli/GesLiburua