Alberto Moravia

Alberto Moravia (Erroma, Italia, 1907ko azaroaren 28a - 1990eko irailaren 26a) idazlea izan zen, italieraz.

Kazetari-lanetan aritu zen hasieran. Alienazioa eta bakardadea dira Moraviaren eleberrien gai nagusiak, eta horietatik alde egin ezina, ez sexuaren bidez, ezta maitasunaren bitartez ere. Kritikariek Moraviaren estilo zorrotza, kontakizuna eta elkarrizketak osatzeko trebezia, eta benetako diruditen pertsonaiak sortzeko ahalmena azpimarratu dute.

Lan nagusiak: ''Gli indifferenti'' (1929, ''Axolagabeak''), lehen liburua, arrakasta handia izan zuena; ''Il conformista'' (1951, ''Konformaerraza''); ''La ciociara'' (1947); ''La noia'' (1960; ''Asperra''). Ipuinak (besteren artean, ''Boh'', 1976) eta saiakerak (''L´uomo como fine'', 1966) ere idatzi zituen.

Italiako gerra osteko intelektual zorrotz eta estimatuenetako bat izan zen. Pier Paolo Pasolini idazlea 1950eko hamarkadaren hasieran ezagutu zuen, eta adiskide hurkoak izan ziren poetaren heriotza arte. 1973an etxe partekatu bat erosi zuen Ostiako kostaldean Pier Paolorekin. Historiarako geratu da Erroman Pasolini erail osteko [https://www.youtube.com/watch?v=UZPCmfgZSRs hiletan eman zuen hitzaldia]. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Moravia, Alberto', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Artikulua
  2. 2
    Artikulua
  3. 3
    nork Debenedetti, Giacomo
    Argitaratua 1993
    Beste egile batzuk: “...Moravia, Alberto...”
    Sailkapena: GE ei 20.1 *Deb/Am
    Liburua
  4. 4
    nork Raddatz, Fritz J.
    Argitaratua 1978
    Beste egile batzuk: “...Moravia, Alberto...”
    Sailkapena: KR 1 Rad *Rad/Zei
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali