Giorgio Manganelli
Giorgio Manganelli (Milan, 1922ko azaroaren 15a - Erroma, 1990eko maiatzaren 28a) italiar idazlea izan zen. Grupo 63 izenaz ezagutzen den italiar idazleen taldeko kidea izan zen, baina bere idazkera eta gogoetak nahiko independenteak izan ziren beti, eta ez zitzaion erabat atxiki talde haren aitzindarien esperimentalismoari.Eleberriak, aitorpen-liburuak, saiakerak eta erreportaje-liburuak eman zituen Manganellik argitara, eta bere lanetan idazkera jasoa, xehetasunen zalea, birtuosoa sarritan, erabili zuen. Bere prosa narratiboan fikzioa eta aitorpenak edo gogoetak (pentsalari handia baitzen) nahasten dira, eta existentziaren ezinegonaren gaia lantzen du beti, heriotza eta ezerezaren inguruan. Aldi berean, literaturaren ikuspegi manieristaren alde egin zuen, osagai surrealisten bidez bere pertsonaien inguruan irudizko mundu bat osatuz. Bere kontakizunen artean aipatzekoak dira, batez ere, ''Hilarotragedia'' (1964), ''Nuovo commento'' (1969, ''Iruzkin berria''), ''Agli dei ulteriori'' (1972,'' Ondoko jainkoei''), ''Pinocchio: un libro parallelo'' (1977, ''Pinotxo: liburu paralelo bat''), ''Centuria'' (1979, ''Mendea''), ''Amore'' (1981, ''Maitasuna''), ''Discorso dell' ombra e dello stemma'' (1982, ''Itzalaren eta ezkutuaren diskurtsoa''), ''Dall'inferno'' (1985,'' Infernutik''), ''A y B'' (1986) eta ''La notte'' (''Gaua'', egilea hil ondoren argitaratua). Saiakera liburuen artean, berriz, ''La letteratura come menzogna'' (1967,'' Literatura gezur gisa'') eta ''Angosce de stile'' (1981,'' Ezinegon estilistikoak'') dira azpimarratzekoak, eta erreportajeetan, berriz, ''Cina e altri orienti'' (1974, ''Txina eta beste ekialde batzuk'') bidaia-liburua. Wikipediatik informazioa lortu
-
1Artikulua
-
2Artikulua
-
3nork Manetti, AntonioBeste egile batzuk: “...Manganelli, Giorgio...”
Argitaratua 1993
Sailkapena: TI Man 3 *Man/GesLiburua