Alexandre Kojève

Alexandre Kojève (jaiotza-izena: ''Alexandre Kojevnikov'' ; Mosku, 1902ko apirilaren 28a - Brusela, 1968ko ekainaren 4a) errusiar jatorriko frantziar filosofoa izan zen.

Moskuko merkatari aberatsen semea zen, eta Vasili Kandinsky margolariaren iloba. 1917an, Errusiako Iraultza piztu zenean, kartzelatu eta heriotzara kondenatu zuten, baina, azkenean, familiaren eraginei esker, aske utzi zuten. Poloniara atzerriratu zen 1920an, eta ondoren Berlin, Erroma eta Heilderbergera. Han filosofiako ikasketak egin zituen, Karl Jaspers irakasle zuela. Budismoaz, islamismoaz, fisikaz eta matematikaz ezagutza handiak jaso zituen, bere ''Filosofia paganoaren historia arrazoituari buruzko saiakera'' liburuan ageri den moduan. 1926an Parisera joan zen. Garai hartan, Hegelen lanak bakarrik irakurtzeari ekin zion, eta bere burua marxistatzat aurkezten zuen. Klasiko bihurtu da Hegelen ''Gogoaren fenomenologia''-ri egin zion iruzkina. Parisko Unibertsitatean Hegeli eta kultura orientalistei buruzko eskolak eman zituen, eta bertako intelektual nagusiak ezagutu zituen: Raymond Aron, Georges Bataille, Maurice Merleau-Ponty. 1944an, Bigarren Mundu Gerran borrokan zebilen arren, ''Zuzenbidearen fenomenologia baten zirriborroa'' idatzi zuen, baina ez zioten 1981 arte argitaratu, bera hil eta denbora luzera. Gerra ostean, Ekonomia eta Finantzako Ministerioan funtzionario postua eman zioten. Europa batzearen alde lan egin zuen beti, eta, hain zuzen ere, Merkataritza Taldearen bilera batean zegoela hil zen Bruselan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7 bilaketa honetara 'Kojève, Alexandre', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Kojève, Alexandre
    Argitaratua 2007
    Sailkapena: FS 2 (Merve) -300
    Liburua
  2. 2
    nork Kojève, Alexandre
    Argitaratua 2020
    Sailkapena: FS 2 (Merve) -473
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
  3. 3
    nork Kojève, Alexandre
    Argitaratua 1971
    Sailkapena: PH 1 Hege 6 *Koj/Int
    Liburua
  4. 4
    nork Kojève, Alexandre <1902-1968>
    Argitaratua 2023
    Sailkapena: FS 2 (Merve) -513
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
  5. 5
  6. 6
    nork Kojève, Alexandre <1902-1968>
    Argitaratua 2015
    Sailkapena: FS 2 (FW) -0,2015
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
  7. 7
    Argitaratua 2009
    Beste egile batzuk: “...Kojève, Alexandre...”
    Sailkapena: FS 2 (Merve) -316
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali