Eric Hobsbawm

Dr Eric John Blair Hobsbawm (1917ko ekainaren 9a - 2012ko urriaren 1a) Ingalaterrako historialari eta idazle marxista izan zen. Historialari eta intelektual britaniar marxisten artean, Hobsbawm zen irakurle, eragin eta errespetu gehien eta handiena zituena.

Alexandrian jaio bazen ere, Vienan eta Berlinen hazi zen, harik eta bere familia ihesean Londresa joan arte 1933an, Hitlerrek boterea eskuratu zuenean. Ingalaterran, Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen.

Hobsbawm Britania Handiako Alderdi Komunistaren kidea izan zen denbora luzean, baita Alderdi Komunistako Historialarien Taldekoa ere. Hogei liburutik gora idatzi bazituen ere, batik bat ezaguna da Frantziako Iraultzatik Sobiet Batasuna desagertu bitarteko historia lau liburukoagatik (''The Age of Revolution'', ''The Age of Capital'', ''The Age of Empire'', ''The Age of Extremes''). Niall Ferguson historialariak esan zuen laukote hori abiapunturik hoberena zela historia garaikidea ezagutu nahi dutenentzat.

Hobsbawmen auzi kutunenetakoa tradizioaren garapena zen. Nazio-estatuaren inguruan tradizioen eraketa aztertu zuen bere lanetan. Haren ustetan, tradizio franko asmatzen dute nazioko goi-mailakoek nazioaren garrantzia eta izatea bera justifikatzeko. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7 bilaketa honetara 'Hobsbawm, Eric', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Hobsbawm, Eric
    Argitaratua 1992
    Sailkapena: PL 1 e0 18/20 *Hob/Nat
    Liburua
  2. 2
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1994
    Sailkapena: bestellt 08/2019(BG)
    Liburua
  3. 3
    Artikulua
  4. 4
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: PL 1 a0 20 *Hob/Rev
    Liburua
  5. 5
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1972
    Sailkapena: SZ 1 a0 02 *Hob/Ban
    Liburua
  6. 6
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1995
    Sailkapena: GE a0 20 *Hob/Zei
    Liburua
  7. 7
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1962
    Sailkapena: PL 1 e0 19/20 *Hob/Soz
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali