Bret Easton Ellis

Bret Easton Ellis (Los Angeles, 1964ko martxoaren 7a) estatubatuar idazlea da.

Hogei urte zituela, ''Less than Zero'' (1985) idatzi zuen. Lehen pertsonan idatzitako lana da, eta guraso aberatsen diru-gehiegikeriaren ondorioz asperturik eta galdurik bizi diren Hollywoodeko gazteen bizimodua azaltzen du. Gaien gordintasunak, batere apaindurarik gabeko estilo lehorrak, etorkizunik ezak eta pertsonaiek bizi duten miseria moralak eragin handia izan zuten irakurleengan, eta eleberria best-seller bihurtu zen 1980ko hamarraldian. Liburu hori argitaratu eta hiru urtera, ''The Rules of Attraction'' (1987) argitaratu zuen, lehenengo lanaren segida moduko bat. 1991n, ''American Psycho'' idatzi zuen, izugarrizko eskandalua eragin zuena. Lan horretako pertsonaia nagusiak, Patrick Batemanek, diru asko irabazten du, eta 1980ko hamarraldiko gizon idealaren araberakoa da, baina emakume gazteak torturatzen eta hiltzen ditu gauez. Lan horrek eztabaida izugarria eragin zuen, eta berehala izan zen best-sellerra mundu osoan. Gero, kontakizun-bildumak argitaratu zituen: ''The Informers'' (1994) eta ''Glamorama'' (1998). Azken eleberri horretan, New Yorkeko artisten bizimodua azaltzen du. Orduz geroztik, ''Lunar Park'' (2005) ''Imperial Bedrooms'' (2010) eta ''The Shards'' (2023) idatzi ditu. Zinemara eraman dira ''Less than Zero'', ''The Rules of Attraction'', ''American Psycho'' eta ''The Informers''. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 5 emaitzak -- 5 bilaketa honetara 'Ellis, Bret Easton', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Ellis, Bret Easton
    Argitaratua 2005
    Sailkapena: TE Ell 3 *Ell/Lun
    Liburua
  2. 2
    nork Ellis, Bret Easton
    Argitaratua 2006
    Sailkapena: TE Ell 3 *Ell/inf
    Liburua
  3. 3
    nork Ellis, Bret Easton
    Argitaratua 2006
    Sailkapena: TE Ell 3 *Ell/Lun
    Liburua
  4. 4
    nork Ellis, Bret Easton
    Argitaratua 2000
    Sailkapena: TE Ell 3 *Ell/Ame
    Liburua
  5. 5
    nork Ellis, Bret Easton
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: TE Ell 3 *Ell/Les
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali