Assia Djebar

Assia Djebar (; Cherchell, Aljeria, 1936ko ekainaren 30a - Paris, 2015eko otsailaren 6a) frantsesezko idazlea, zinemagilea, antzerki-zuzendaria eta historialaria izan zen.

1962an bat egin zuen Aljeriako independentzia mugimenduarekin, baina, hiru urte geroago, Parisa erbesteratu behar izan zuen, Boumedienen estatu kolpearen ondorioz. Parisen karrera artistiko distiratsu bezain emankorra hasi zuen zineman, antzerkian eta literaturgintzan.

Bere literatura lanen artean ''Aljeriar kuartetoa'' tetralogia nabarmentzen da, lau eleberriok osatua: ''Maitasuna'', ''Fantasia'', ''Sultanaren itzala'' eta ''Handia da presondegia''. Obra horren bidez indarkeriaren aurkako eta emakumeen aldeko borrokalari nekaezin gisa ezagutarazi zuen bere burua. Bere beste obra garrantzizko bat ''Medinatik urrun'' da (1993), emakume musulmanari buruzko ikuspegi zorrotza, hejiratik (622) gaur egun arte. 1998an ''Dolua basakeria batengatik'' eleberria argitaratu zuen, bere herrialdeko gatazka armatuetan hil diren pertsona guztiei egindako omenaldi gisa. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Djebar, Assia', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Artikulua
  2. 2
    Artikulua
  3. 3
  4. 4
    nork Djebar, Assia
    Argitaratua izan da The end of tolerance?.(2002)
    Artikulua
  5. 5
    nork Djebar, Assia
    Argitaratua izan da Assia Djebar.(2001)
    Artikulua
  6. 6
    nork Djebar, Assia
    Argitaratua izan da Assia Djebar.(2001)
    Artikulua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali