John Cage

John Milton Cage Jr. (Los Angeles, 1912ko irailaren 5a - New York, 1992ko abuztuaren 12a) estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea izan zen. Musikagile, instrumentista, filosofo, musikaren teoriko, olerkari, margolari, mikologiaren zalea eta beste gauza asko izan zen gizon hau II. mundu gerraren ondorengo abangoardia artistikoen pertsonalitate nagusietariko bat izan zen. Kritikoen arabera John Cage XX.mendeko AEBetako musikagile nagusietariko bat izan zen. Dantza garaikidean bere eragina erabakigarria izan da, bereziki Merce Cunningham koreografoaren kolaborazioaren bidez. Adolph Weiss, Henry Cowell eta Arnold Schönberg maisuekin ikasi zuen. Soinu berriak bilatu zituen, eta obra bereziak ondu zituen berak asmatutako musika-tresnetarako, «prestaturiko pianorako» batik bat. Lan ezagunenak: ''Hiru ahotsetarako konposizioa'', ''Prestaturiko piano eta orkestrarako kontzertua'' eta ''Cartridge Music''. Sari ugari jaso zituen. Fluxus mugimenduaren partaidea izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Cage, John', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Cage, John
    Argitaratua izan da Texte zur Musikästhetik.(2011)
    Artikulua
  2. 2
    nork Cage, John
    Argitaratua izan da 1940 - 1991.(1998)
    Artikulua
  3. 3
    nork Cage, John, Charles, Daniel
    Argitaratua 1984
    Sailkapena: FS 2 (Merve) -122
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali