Jorge Luis Borges

Jorge Francisco Isidoro Luis Borges (13px| audio) (Buenos Aires, 1899ko abuztuaren 24a - Geneva, Suitza, 1986ko ekainaren 14a) argentinar idazlea izan zen. Ipuinak, saiakerak eta olerkiak idatzi zituen, batez ere. Latinoamerikako literaturaren egile ospetsuenetarikoa da, eta Julio Cortazar-ekin batera, idazle argentinarrik famatuena. 1980an Miguel de Cervantes saria eman zioten.

Liburuzaina, irakaslea, jendaurreko hizlaria eta itzultzailea izan zen. Bere bi liburu ezagunenak, ''Ficciones'' eta ''El Aleph'', 1940ko hamarkadan argitaratuak, fantasiazko gai komunen bidez lotutako ipuin-bildumak dira. Narrazio laburrei lotura gaiek maten diote: ametsak, labirintoak, liburutegiak, ispiluak, klepsidrak, fikziozko egileak eta Europako mitologiak (greziarra eta eskandinaviarra kasu). Borgesek bere literaturan ideia filosofikoak esploratzen dituzten argumentuak erabiltzen zituen, esate baterako, oroitzapena, memoria, betierekotasuna eta literatura bera dira, metaliteratura ere egiten zuen maiz. Kritikari askok adierazten dutenez, XX. mendeko literatura hispanoamerikarraren errealismo magikoaren hasiera, hein handi batean, haren lanari zor zaio.

Haurtzaroa Buenos Airesen igaro ondoren, Borges Suitzara joan zen bizitzera familiarekin, 15 urteko nerabe zela, 1914an. Suitzan ''Collège de Genève''n ikasi zuen. Garai haietan Borges familiak sarri bidaiatu zuen Europan zehar. 1921ean Argentinara itzuli ondoren, Borges bere poemak eta saiakerak literatura aldizkari ultraistetan argitaratzen hasi zen. Literaturari nolabait loturiko ofiziotan ibili zen, liburuzain, irakasle eta hizlari gisa ibili zen. 1955ean Argentinako Liburutegi Nazionaleko zuzendari eta Buenos Airesko Unibertsitateko ingeles literaturako irakasle izendatu zuten. 1956an, 55 urterekin, ia erabat itsu geratu zen; bere lanari buruzko hainbat goraipamenek iradoki dute bere itsutasun progresiboak irudimenaren bidez sinbolo literario berritzaileak sortzera bultzatu zuela.

1960ko hamarkadan, bere lana Amerikako Estatu Batuetan eta Europan itzuli eta argitaratu zen. Bere lana ingelesera itzuli eta gero nazioarteko ospea lortu zuen. 1961ean Samuel Beckettekin batera lehen Formentor saria jaso zuenean. 1971n Jerusalem saria irabazi zuen; haren nazioarteko ospea urte horien artean sendotu zen, bere lanaren ingelesezko itzulpenen eskuragarritasunak hauspotua. García Marquezen ''Cien años de soledad'' lanaren arrakastak eta Latinoamerikako literaturaren boomak, —nahiz eta bere partaidetza erlatiboa izan—, Nobel sarietako hautagaitza eman zioten zenbait urtez. Borgesek Genevako bere gaztaroko hiriari eskaini zion bere azken liburua, ''Los conjurados'' eta Genevan hil zen 1986an. J. M. Coetzee idazle eta saiakeragileak Borgesi buruzko liburuan esan zuenez, "Berak, beste inork baino gehiago, fikzioaren hizkuntza berritu zuen, eta, horrela, bidea ireki zion eleberrigile hispanoamerikarren belaunaldi oparo bati".

Sari ugari jaso ondoren, Borges polemikoa ere izan zen bere jarrera politiko kontserbadore eta elitistengatik; bere garrantzia eztabaidagai izaten jarraitzen du, esaterako, oraindik ere eztabaidatzen da ea haren jarrera politiko erreakzionario haiek Literaturako Nobel Saria lortzea ez ote zioten eragotziko, Literaturako Nobel Saria lortzeko hiru hamarkadatan hautagai izan baitzen.

Intelektual kosmopolita, bere estilo original sotilak, eta erabiltzen dituen gaiek bere garaiko Argentinako idazleengandik bereizten dute. Borgesen idazkera guztiz pertsonala da, berezia, inongo eta inolako estetika edo ideologiaren mende kokatzen ez dena. Bestalde, barrokoaren oparotasuna eta isekarako joera biltzen dituen hizkuntza baten asmatzailea da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 39 bilaketa honetara 'Borges, Jorge Luis', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 2008
    Sailkapena: TS Bor 1 (1999)
    Liburua
  2. 2
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 2007
    Sailkapena: TS Bor 1 (1999)
    Liburua
  3. 3
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 2008
    Sailkapena: TS Bor 1 (1999)
    Liburua
  4. 4
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 2006
    Sailkapena: TS Bor 1 (1999)
    Liburua
  5. 5
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 2001
    Sailkapena: TS Bor 1 (1999)
    Liburua
  6. 6
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 2000
    Sailkapena: TS Bor 1 (1999)
    Liburua
  7. 7
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 2004
    Sailkapena: TS Bor 1 (1999)
    Liburua
  8. 8
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 2003
    Sailkapena: TS Bor 1 (1999)
    Liburua
  9. 9
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 2005
    Sailkapena: TS Bor 1 (1999)
    Liburua
  10. 10
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1999
    Sailkapena: TS Bor 1 (1999)
    Liburua
  11. 11
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1996
    Sailkapena: TS Bor 1 (1996) *-04
    Liburua
  12. 12
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1996
    Sailkapena: TS Bor 1 (1996) *-03
    Liburua
  13. 13
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1996
    Sailkapena: TS Bor 1 (1996) *-02
    Liburua
  14. 14
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1996
    Sailkapena: TS Bor 1 (1996) *-01
    Liburua
  15. 15
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: TS Bor 2 *Bor/Aus-04
    Liburua
  16. 16
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: TS Bor 2 *Bor/Aus-03
    Liburua
  17. 17
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: TS Bor 2 *Bor/Aus-02
    Liburua
  18. 18
    nork Borges, Jorge Luis, Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: TS Bor 2 *Bor/Aus-01
    Liburua
  19. 19
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: TS Bor 4 *Bor/Les
    Liburua
  20. 20
    nork Borges, Jorge Luis
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: TS Bor 2 *Bor/Aus-01
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali