Otto von Bismarck
Otto Eduard Leopold von Bismarck-Schönhausen, Bismarckeko printzea eta Lauenburgoko dukea, alemanez: Otto Fürst von Bismarck, Graf von Bismarck-Schönhausen, Herzog zu Lauenburg, ), Otto von Bismarck izenez ezagunagoa (Schönhausen, 1815eko apirilaren 1a - Friedrichsruh, 1898ko uztailaren 30a), prusiar-alemaniar politikaria izan zen, bere ''Realpolitik''en bitartez Alemaniaren bateratzea lortu zuena.Otto von Bismarck Alemania bateratzearen egilea eta nazioarteko harremanen funtsezko figuretako bat izan zen XIX. mendearen bigarren erdian. Bere bizitzako azken urteetan, «Burdinazko Kantzilerra» ezizena eman zitzaion, bere helburu politikoak lortzeko zuen determinazioagatik, batez ere, Alemaniar Inperioaren nagusitasuna eta segurtasuna ziurtatuko zuen nazioarteko aliantzen sistema bat sortu eta mantentzeko.
Zuzenbidea ikasi zuen, eta, 1835etik aurrera, Berlingo eta Akisgraneko epaitegietan lan egin zuen. Hiru urte geroago, jarduera hori utzi, eta bere lurralde-jabetzak zaintzera eman zuen denbora. 1847an, Prusiako parlamentuan sartu zen, eta, handik gutxira, hegal kontserbadorearen buru bihurtu zen. Gogor egin zion aurre 1848ko matxinadari, eta garai hartan hasi zen bere helburu politiko nagusia izango zena zehazten: Alemaniaren bateratzea eta Reicharen sorrera, autoritarismoz eta parlamentuen aurkako aginduetatik abiatuta. 1862an, Prusiako ministro-presidente izendatu ondoren, erreforma militar garrantzitsu bati ekin zion, eta, horri esker, armada boteretsu bat lortu zuen Alemania bateratzeko planak aurrera eramateko.
1864an, Lauenburgeko, Schleswigeko eta Holsteingo dukerriak kendu zizkion Danimarkari, eta, bi urte geroago, Austriako gerraren ondoren, Hessen, Frankfurt, Hannover eta Nassau anexionatu zituen. Horren ondorioz, Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa sortu zen, Bismarck kantziler zela. Azkenik, Frantziaren aurkako gerrak, beste estatu batzuen artean, Bavaria atxikitzea ekarri zuen, eta, 1871n, Alemaniako Bigarren Inperioa aldarrikatu zen Parisko Versallesko Jauregian. Bismarck Prusiako ministro-presidente eta kantziler bihurtu zen. Boterean iraun zuen hemeretzi urteetan, politika kontserbadoreari eutsi zion: hasieran, katolikoei eta sozialdemokraziari aurre egin zien. Italiarekin eta Austria-Hungariarekin, Aliantza Hirukoitzaren antolatzailea ere izan zen, 1882an Frantzia bakartzeko sortua.
Bismarcken barne-politika botere-erregimen autoritario batean oinarritu zen, nahiz eta itxura konstituzionala eta erdi mailako klaseak neutralizatzeko sufragio unibertsala ezarri (1871ko konstituzio federala). Hasieran, liberalekin, koalizioan gobernatu zuen, Eliza katolikoaren eragina indargabetzea (Kulturkampf) eta lur-jabe handien interesen aldeko politika ardatz hartuta politika ekonomiko aske baten bidez; 1879an, liberalak alde batera utzi, eta Zentro Katoliko alderdiarekin bat egin zuen, Alemaniako industria-hazkundea bultzatzeko jarrera protekzionistak hartuz. Bigarren garai horretan, Alemaniako langile mugimendua geldiarazten saiatu zen, Lege Antisozialistak onartuz legez kanpo utzi zuena, eta, aldi berean, langileria erakartzen saiatu zen garaiko gizarte legedi aurreratuenarekin.
Atzerri-politikari dagokionez, zuhur jokatu zuen Alemaniaren bateratze konkistatu berria sendotzeko: alde batetik, aliantza diplomatikoen sare bat sortu zuen (Austria, Errusia eta Italiarekin) Frantzia isolatzeko, hark errebantxa har zezakeela eta; bestetik, Alemania gainerako europar potentziek zekartzaten zurrunbilo inperialistatik aldenduta eduki zuen. Hain zuzen ere, ibilbide kolonialaren aurrean izandako ardura hori izan zen Gilen II.a enperadore berriarekin (1888-1918) aurrez aurre jarri zuena, Alemaniaren igoera itsasoz haraindiko inperioa handitzearen alde baitzegoen, eta, 1890ean, gai horrek Bismarck erortzea eragin zuen. 1888an tronura igo zen Gilen II.a enperadorearen babesik gabe, 1890ean, Bismarckek dimisioa aurkeztu zuen, eta landa aldera joan zen bizitzera. Wikipediatik informazioa lortu
-
1Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -06Liburua
-
2Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -06Liburua
-
3Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -05Liburua
-
4Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -05Liburua
-
5Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -04Liburua
-
6Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -04Liburua
-
7Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -04Liburua
-
8Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -03Liburua
-
9Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -03Liburua
-
10Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -03Liburua
-
11Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -02Liburua
-
12Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -02Liburua
-
13Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -02Liburua
-
14Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -01Liburua
-
15Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -01Liburua
-
16Sailkapena: in: GE ed 19 + *Bis/Par -01Liburua
-
17Sailkapena: GE ed 19 + *Bis/Ged -03Liburua
-
18Sailkapena: GE ed 19 + *Bis/Ged -02Liburua
-
19Sailkapena: GE ed 19 + *Bis/Ged -01Liburua
-
20Sailkapena: GE ed 19 + *Bis/Par -06Liburua