Roman Jakobson

Roman Osipovitx Jakobson (Mosku, 1896ko urriaren 11Boston, 1982ko uztailaren 18a) errusiar hizkuntzalari eta filologoa izan zen.

Filologo gisa, errusiera eta hizkuntza eslaviarrak aztertu zituen bereziki eta, hizkuntzalaritzaren alorrean, estrukturalismoaren molde berriak urratu zituen. Hark sortu zuen Pragako eskola, Trubetskoi eta Karcevskij hizkuntzalariekin batera, Ferdinand Saussure hizkuntzalari suitzarraren teorietan oinarrituta. Errusierari eta eslaviera zaharrari buruz eginiko azterketen ildotik, fonologia estrukturalistaren oinarriak finkatu zituen. M. Halle eta G. M. Fant lankideekin fonologiaren teoria berritu zuen. Haurren hizkera eta afasia-arazoak ere izan zituen aztergai ''(Studies on Child Language and Aphasia)''. Orobat, hizkuntzalaritzaren eta poetikaren arteko harremanez egin zituen azterketak. Hark idatzitako lan nagusiak ''Selected Writings'' bilduman agertzen dira. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 21 - 22 emaitzak -- 22 bilaketa honetara 'Jakobson, Roman', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 21
  2. 22
    Argitaratua 1965
    Beste egile batzuk: “...Jakobson, Roman...”
    Sailkapena: IH 1 */Thé
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali