Anatole France

( ahoskatua; , , jaioa; Paris, Frantzia, 1844ko apirilaren 16a - Saint-Cyr-sur-Loire, Frantzia, 1924ko urriaren 12a), idazle frantziarra izan zen.

1881ean egin zen ezaguna ''Le crime de Sylvestre Bonnard'' eleberriari esker, 1896an Frantziako Akademiako kide izendatu zuten, eta 1921ean Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

Haren eleberri, kontakizun eta poemek adimen argia, sentikortasun fina eta kultura oparoa erakusten dute. Idaztiak historian (''Les dieux ont soif'', 1912), elezaharretan (''Thaïs'', 1890) eta bere garaiko bizitzan (''L´Orme de mall'', 1897) oinarrituta daude, eta kultura frantsesaren bilduma gisako bat dira. Aurrerakoia zen (''Vers les temps meilleurs'', 1908); askatasunaren eta justiziaren aldeko (''Crainquebille'', 1901) izan zen. Lan batzuetan ausart agertu zen (''La révolte des anges'', 1914); besteetan, berriz, umore mingotsa erakutsi zuen (''L´île des pingouins'', 1908), eta areago xamurra, haurtzaroko bizitza gogoratzean (''Le livre de mon ami'', 1885). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 41 - 41 emaitzak -- 41 bilaketa honetara 'France, Anatole', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 41
    nork LeGoff, Marcel, France, Anatole
    Argitaratua 1925
    Sailkapena: TF Fra 4 *LeG/Ges
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali