Bell hooks
bell hooks-en bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa.}} Gloria Jean Watkins (Hopkinsville, Kentucky, – Berea, Kentucky, ), bell hooks ezizenez ezaguna (letra xehez idatzita), idazle, militante feminista eta aktibista sozial estatubatuarra izan zen. Amaren aldeko birramamaren izenetik hartu zuen bere ezizena: Bell Blair Hooks izena zuen hark. Letra xehez idazteko hautua egin zuen protagonismoa bere buruarengan jarri baino, bere ideietan jartzea nahiago zuela aldarrikatzeko.
Arrazakeriak, kapitalismoak eta generoak talka egiten duten lekua aztertzen du. Arraza, klasea eta generoa landu izan ditu hezkuntzan, artean, historian, sexualitatean, komunikabideetan eta feminismoan.
Menderakuntza- eta zapalkuntza-sistemak aztertzen ditu, batez ere, arrazaren, klase sozialaren eta generoaren uztartzeari lotutakoak. Berrogei liburutik gora eta artikulu akademiko ugari idatzi ditu, eta hainbat hitzaldi eman ditu. Haurrentzako literatura ere idatzi du. Halaber, dokumentaletan ere zenbait agerpen labur egin ditu. Euskaraz, ''Feminismoa denon kontua da: politika pasio'' (2018, Katakrak) eta ''Transgresioa irakasgai: hezkuntza askatasunaren praktika gisa'' (2023, Katakrak) lanak ditugu irakurgai, Amaia Apalauza
2014an, bell hooks Institutua sortu zuen Berea College-n (Berea, Kentucky). Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2Artikulua
-
3Artikulua
-
4
-
5Artikulua
-
6
-
7Artikulua
-
8nork Hooks, Bell
Argitaratua izan da Displacing whiteness : essays in social and cultural criticism.(1999)Artikulua -
9Artikulua
-
10Artikulua
-
11Artikulua
-
12Artikulua
-
13Artikulua