Mark Twain

Samuel Langhorne Clemens «Mark Twain» ezizenaz ezaguna (Florida, Missouri, AEB, 1835eko azaroaren 30a - Redding, Connecticut, 1910eko apirilaren 21a), jatorri eskoziarreko idazle estatubatuar ospetsua izan zen. AEBko umoregilerik nagusitzat jo izan dute, eta William Faulknerek esan zuen Ameriketako idazlerik handienetakoa zela ingelesez idatzitako literaturan. Ospe handiko lanak idatzi zituen, ''A Connecticut Yankee in King Arthur's Court'' (1889) eta ''Pudd'nhead Wilson'' (1894), esaterako, eta ''The Gilded Age: A Tale of Today'' (1873) Charles Dudley Warnerrekin batera, baina bere lanik ezagunenak ''Tom Sawyer-en abenturak'' eta ''Huckleberry Finn-en abenturak'' dira; azken horri, maiz, ''Ameriketako nobela handia'' deitu izan zaio. Batez ere, eleberriak idatzi zituen.

Twain Hannibalen (Missouri) hazi zen, geroago ''Tom Sawyer'' eta ''Huckleberry Finn-en'' eszenatokia izan zena. Inprimategi batean, ikasketak egin zituen, eta, ondoren, tipografia lanetan aritu zen, Orion Clemens bere anaia nagusiaren egunkarian artikuluak idazten lagunduz. Geroago, Mississippi ibaian, ibai-ontzien pilotu izan zen mendebaldera joan aurretik, Nevadan Orion anaiarekin bat egiteko. Umorez aipatu zuen meatzaritzan izan zuen arrakastarik eza, eta Virginia City ''Territorial Enterprise''rako kazetaritzara jo zuen. Bere umorezko ''The Celebrated Jumping Frog of Calaveras County'' ipuina 1865ean argitaratu zen, Kaliforniako Angels Camp-eko Angels Hotelean entzun zuen istorio batean oinarrituta, non meatzari gisa denbora pixka bat eman baitzuen. Istorio laburrak arreta piztu zuen nazioartean, eta frantsesera ere itzuli zuten. Bere adimenak eta satirak, prosan eta hizkeran, kritikarien eta kideen laudorioak irabazi zituen, eta presidente, artista, industrialari eta Europako erregeen laguna izan zen. Hasieran, amerikar inperialista sutsua izan bazen ere (Hawaiiko uharteetan amerikar interesen alde gogor hitz egin zuen), gero, Amerikako Liga Antiinperialistako presidenteorde izan zen 1901etik 1910ean hil zen arte, Filipinetako eta Amerikako Gerraren aurka gogor agertuz.

Twainek diru asko irabazi zuen bere idazkera eta hitzaldietatik, baina zatirik handiena galdu zuten enpresetan inbertitu zuen, hala nola Paige Compositorean bere konplexutasunagatik eta zehaztasun gabeziagatik huts egin zuen tipografia mekaniko batean. Atzerapauso finantzario horien harira, porrot-aitorpena aurkeztu zuen, baina, denborarekin, bere finantza arazoak gainditu zituen Henry Huttleston Rogers Standard Oil-eko zuzendariaren laguntzarekin. Azkenean, bere hartzekodun guztiei ordaindu zien osorik, nahiz eta porrotaren adierazpenak ez zuen horretara behartzen.

Twain Halley kometaren agerpena eta gutxira jaio zen, eta ''harekin aterako zela'' iragarri ere zuen, eta kometa Lurretik hurbilen egon eta hurrengo egunean hil zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 15 emaitzak -- 15 bilaketa honetara 'Twain, Mark', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Twain, Mark, Twain, Mark
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: TE Twa 3 *Twa/wor-02
    Liburua
  2. 2
    nork Twain, Mark, Twain, Mark
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: TE Twa 1 (1985) *-05
    Liburua
  3. 3
    nork Twain, Mark, Twain, Mark
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: TE Twa 1 (1985) *-04
    Liburua
  4. 4
    nork Twain, Mark, Twain, Mark
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: TE Twa 1 (1985) *-03
    Liburua
  5. 5
    nork Twain, Mark, Twain, Mark
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: TE Twa 1 (1985) *-02
    Liburua
  6. 6
    nork Twain, Mark, Twain, Mark
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: TE Twa 1 (1985) *-01
    Liburua
  7. 7
    Artikulua
  8. 8
    nork Twain, Mark
    Argitaratua izan da The South.(1979)
    Liburu kapitulua
  9. 9
    nork Twain, Mark
    Argitaratua izan da The West.(1979)
    Liburu kapitulua
  10. 10
    nork Twain, Mark
    Argitaratua izan da The West.(1979)
    Liburu kapitulua
  11. 11
    Artikulua
  12. 12
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: TE Twa 2 *Twa/Mar
    Liburua
  13. 13
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: TE Twa 3 *Twa/wor
    Liburua
  14. 14
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: TE Twa 1 (1985)
    Liburua
  15. 15
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1956
    Sailkapena: TE Twa 3 *Twa/Pri
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali