Art Spiegelman

Art Spiegelman (Stockholm, 1948ko otsailaren 15a-), jaiotzez suediarra den komikigile estatubatuarra da.

Familia judu batean jaioa, Vladek Spiegelman eta Anja Zylberberg guraso poloniarrek New Yorken hazi zuten, Queens barrutian.

1960ko eta 1970eko hamarkadak igaro zituen "underground" komikigintzan, ''"Real Pulp"'', ''"Young Lust"'' eta ''"Bizarre Sex"'' izenburuko lanak eginez, bai eta ''"Arcade"'' eta ''"Raw"'' antologiak ere.

1986an argitaratu zuen ''"Maus"'' bere lanik ezagunena izango zenaren lehen zatia: ''"Maus I: A Survivor's Tale"'' edo ''"My Father Bleeds History"''. 1991n bigarren zatia kaleratu zuen, ''"Maus II: And Here My Troubles Began"''. Bi liburukiek arreta handia jaso zuten, tartean MoMA museoan erakusketa bat burutuz. Hurrengo urtean Pulitzer saria eskuratu zuen. 2022an Julen Gabiriak itzuli zuen euskarara eta Astiberri-k argitaratu zuen.

Urte hartan "The New Yorker" aldizkarirako hasi zen lanean, eta bertan egon zen 10 urtez. 2001eko irailaren 11ko atentatuak gertatu zirenean, eta berak egin zuen hilabete haren azala. Honen haritik, 2004an ''"In the Shadow of No Towers"'' argitaratu zuen.

2005etik ''"Portrait of the Artist as a Young %@?*!"'' seriea argitaratzen du "The Virginia Quarterly Review" aldizkarian.

Gaur egun Manhattanen bizi da, eta bi ume ditu. Izan ere, haurrentzako ''"Little Lit"'' antologia egin du. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Spiegelman, Art', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Spiegelman, Art
    Argitaratua 2003
    Sailkapena: KU 1 20/21 *Spi/Kue
    Tagungsbericht Liburua
  2. 2
    nork Spiegelman, Art
    Argitaratua 2008
    Sailkapena: GR 5C *Spi/Mau
    Liburua
  3. 3
    nork Spiegelman, Art
    Argitaratua 2011
    Sailkapena: GR 5C *Spi/Im S
    Liburua
  4. 4
    nork Spiegelman, Art <1948->
    Argitaratua 2008
    Sailkapena: GR 5C *Spi/Bre
    Inhaltstext
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali