Theodore Roethke

Theodore Huebner Roethke (Saginaw, Michigan, 1908ko maiatzaren 25a - Bainbridge Island, Washington, 1963ko abuztuaren 1a) estatubatuar olerkaria izan zen.

Aita etorkin alemaniarra zen, berotegi baten jabea. Theodorek han igaro zuen haurtzaroa, eta ondoren naturaren irudiak erabili zituen bere lanean. Osabaren suizidioak eta aitaren minbiziak eragindako heriotzak ere eragina izan zuten lanean.

Depresio maniakoa pairatzen hasi zen, eta asko edaten zuen. 1953an, Beatrice O 'Connel izeneko ikasle ohi batekin ezkondu zen, eta hark argitaratu zuen azken lana. Bere poesiaren izaera introspektiboak eragin handia izan zuen Sylvia Plathengan.

1954an Pulitzer Saria Olerkigintzan irabazi zuen ''The Waking'' liburuarekin eta National Book Award for Poetry bi aldiz: 1956an ''Words for the Wind'' eta 1965ean ''The Far Field'' liburuekin. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Roethke, Theodore', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Roethke, Theodore
    Argitaratua izan da The Midwest.(1979)
    Liburu kapitulua
  2. 2
    nork Roethke, Theodore
    Argitaratua izan da The Midwest.(1979)
    Liburu kapitulua
  3. 3
    nork Roethke, Theodore
    Argitaratua izan da The West.(1979)
    Liburu kapitulua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali