Wolfgang Rihm

Wolfgang Rihm (Karlsruhe, Alemania, 1952ko martxoaren 13a) musikagilea da. Jaioterriko kontserbatorioan konposizioko ikasketak egin ondoren, Stockhausenen eta Klaus Huberren eskolak hartu zituen. 1976an, orkestra handi baterako pieza bat osatu zuen eta lan horrekin lehenengo mailetara iritsi zen Alemaniako musikari gazteen artean; soiltasuna eta gorazarrea erakusten zituen aldi berean, eta joera hori nabarmen gelditu zen ondorengo lanetan ere. Neorromantikotzat hartua izan da.

Rihmek ehun eta berrogeita hamar lanetik gora idatzi ditu. Ezagunenak hauek dira: ''Hölderlin-Fragmente'', ahots eta orkestrarako (1977); ''Monodrama'', biolontxelo eta orkestrarako (1983), ''Tutuguri'' (1981-1982), zazpi piezako saila; eta ''Jakob Lenz'' (1979)'' eta Die Hamlet-Machine'' (1983-1986) operak.

Irakasle bezala adibidez Rebecca Saunders izan zuen ikasle. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 5 emaitzak -- 5 bilaketa honetara 'Rihm, Wolfgang', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Artikulua
  2. 2
    Artikulua
  3. 3
    Artikulua
  4. 4
    Artikulua
  5. 5
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali