Charles Péguy

Charles Péguy (Orléans, 1873ko urtarrilaren 7a - Villeroy, 1914ko irailaren 5a) frantses idazle eta filosofoa izan zen. Parisko École Normale Supérieure ikastetxean egin zituen ikasketak. Dreyfus kapitainaren alde atera zen Dreyfus aferan, eta sozialismoa bultzatu zuen biziki. 1900ean, ''Cahiers de la Quinzaine'' egunkari independentea sortu zuen, Alderdi Sozialistako kideekin izan zituen gorabeheren ondorioz. Frantsesen eta alemaniarren artean borroka pizteko mehatxuak eragina izan zuen Peguyren abertzaletasunean, eta Maurice Barrèsen nazionalismorantz hurbildu zen; aldi berean, Maritain eta Bergson filosofoen eragina izan zuen. Hala, ikasle-garaian galdutako fedea berreskuratu zuen 1908an. Marneko guduan hil zen, Lehen Mundu Gerran, 1914ko irailaren 5ean, gudua hasi eta handik gutxira. ''De Jean Coste'' (1902), ''Notre patrie'' (1905, ''Gure sorterria''), ''Victor-Marie, comte Hugo'' (1911), ''Argent'' (1913, ''Dirua''), ''Note sur M. Bergson et la philosophie bergsonienne'' (1914, ''M. Bergson eta filosofia bergsoniarrari buruzko oharra'') dira prosaz idatzitako obra nagusiak; ''Mystère de la charité de Jeanne d´Arc'' (1910, ''Joana Arc-ekoaren karitatearen misterioa''), ''Le Porche du mystère de la deuxième vertu'' (1911, ''Bigarren bertutearen misterioaren atea''), ''La Tapisserie de Notre-Dame'' (1913, ''Ama Birjinaren tapizeria''), ''Eve'' (1913, ''Eba'') dira aipagarrienak poesian. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 9 emaitzak -- 9 bilaketa honetara 'Péguy, Charles', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Péguy, Charles, Péguy, Charles
    Argitaratua 1992
    Sailkapena: TF Peg 2 *Pég/Oeu-03
    Liburua
  2. 2
    nork Péguy, Charles, Péguy, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: TF Peg 2 *Pég/Oeu-02
    Liburua
  3. 3
    nork Péguy, Charles, Péguy, Charles
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: TF Peg 2 *Pég/Oeu-01
    Liburua
  4. 4
    nork Péguy, Charles
    Argitaratua 2017
    Sailkapena: FS 2 (FW) -099
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
  5. 5
    nork Péguy, Charles
    Argitaratua 1994
    Sailkapena: TF Peg 2 *Pég/Oeu
    Liburua
  6. 6
    nork Péguy, Charles
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: TF Peg 2 *Pég/Oeu-01
    Liburua
  7. 7
    nork Péguy, Charles
    Argitaratua 1959
    Sailkapena: TF Peg 2 *Pég/Oeu
    Liburua
  8. 8
    Artikulua
  9. 9
    nork Sabiani, Julie, Péguy, Charles
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: TF Peg 3 *Sab/Bal
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali