Marianne Moore

Marianne Craig Moore (Kirkwood, Missouri, 1887ko azaroaren 15a - New York, 1972ko otsailaren 5a) estatubatuar olerkaria izan zen.

Presbiteriar debot bat izan zen, bere familiako beste guztiak bezala. Historia, ekonomia eta zientzia politikoak ikasi zituen Bran Mawr Collegen. Han hasi zen ipuinak eta poemak idazten 1915ean argitaratu zuen lehen aldiz. New Yorkera joanda, liburuzain izan zen eta aldizkari literarioak argitaratu zituen. Greenwich Villageko abangoardiarekin harremana izan zuen eta gustu modernistaren arbitro bihurtu zen. Elizabeth Bishop, Allen Ginsberg, John Ashbery eta James Merrill olerkari gazteak ere babestu zituen. Bederatzi urtez Jean de La Fontaineren fabulak itzuli zituen. 1951n Pulitzer Saria Olerkigintzan irabazi zuen ''Collected Poems'' liburuarekin.

Mugimendu sufragista estatubatuarrean parte hartu zuen unibertsitate-garaitik.

Bere lanaren ezaugarri nagusiak berrikuntza formala, ahoskera zehatza, ironia eta asmamena izan ziren. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Moore, Marianne', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Artikulua
  2. 2
    nork Celan, Paul, Celan, Paul
    Argitaratua 1992
    Beste egile batzuk: “...Moore, Marianne...”
    Sailkapena: TD Cela 1 (1992) *-05
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali