Albert Memmi

Albert Memmi (Tunis, 1920ko abenduaren 15a - Paris, 2020ko maiatzaren 22a) frantziar-tunisiar idazlea izan zen.

Aita judu italiar tunisiarra zen eta ama judu bereber tunisiarra. Frantziako eskoletan hezi zen eta filosofia ikasi zuen Aljerko Unibertsitatean eta Sorbonako Unibertsitatean. Alemanek Tunisiako okupazioan preso hartu zuten derrigorrezko lan-esparru batean, baina ihes egitea lortu zuen.

Hiru kulturen bidegurutzean egon zen, eta Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko oreka aurkitzeko zailtasunean oinarritu zuen bere lana.

Literatur lanaz gain, institutuko irakasle izan zen Tunisian, eta unibertsitate irakasle Frantzian.

Tunisiako mugimendu independentista babestu zuen arren, ez zen estatu musulman berrira egokitu, bere heziketa frantsesa eta erlijio judua zirela eta. Independentzia lortu ondoren, herrialdea uztera behartu zuten. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Memmi, Albert', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Memmi, Albert
    Argitaratua 1976
    Sailkapena: TF Mem 4 *Mem/Ter
    Liburua
  2. 2
    nork Memmi, Albert
    Argitaratua izan da [Postcolonialism, 2].(2000)
    Artikulua
  3. 3
    nork Memmi, Albert
    Argitaratua izan da [Postcolonialism, 2].(2000)
    Artikulua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali