Hermann Lenz

thumb|alt=Wohnhaus Hermann Lenz in Stuttgart, Birkenwaldstrasse|Wohnhaus Hermann Lenz in Stuttgart, Birkenwaldstrasse|Hermann Lenzen etxea, Tubingenen

Hermann Lenz (Stuttgart, 1913ko otsailaren 26a - Munich, 1998ko maiatzaren 12a) alemaniar idazlea izan zen.

Jakintzaren alor guztiak ezagutzeko asmoak bultzatuta, Teologia ikasi zuen Tubingenen, Artearen Historia Heidelbergen eta Ikasketa Germanikoak Munichen. Pen Clubeko kide izan zen 1974. urtetik aurrera, eta Darmstadteko Hizkuntza eta Alemaniar Poesia Akademiako kide. Hainbat sari eman zizkioten, hala nola Buchner saria 1978an, eta Jean Paul saria 1991n. Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik idazten hasia bazen ere, haren lana ez zen ezagutzera eman 1960ko hamarraldia arte. Hogeita hamar lanetik gora idatzi zituen, horien artean bederatzi eleberri. Nabarmentzekoa da ''Kronika suabea'' lana, zazpi ataletan sailkatua. Estilo zehatza du, literatura-joera jakinetatik urrun. Horrez gainera, beste hauek ere idatzi zituen: ''Dama baten arratsaldea'' (1961); ''Morroiaren begiak ''(1964); ''Denbora berria ''(1968); ''Bi emakume ''(1994); eta ''Adiskideak'' (1997). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Lenz, Hermann', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Artikulua
  2. 2
    Artikulua
  3. 3
    Artikulua
  4. 4
    Artikulua
  5. 5
    nork Celan, Paul, Lenz, Hanne, Lenz, Hermann
    Argitaratua 2001
    Sailkapena: TD Cela 4 *Cel/Bri
    Liburua
  6. 6
    Argitaratua 1981
    Beste egile batzuk: “...Lenz, Hermann...”
    Sailkapena: TD Lenz 6 */Ueb
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali