Gottfried Wilhelm Leibniz

thumb|''Stepped Reckoner'' izeneko aritmeta kalkuluak egiteko gai den makina. 1670. urtetik diseinatu eta eraikitzen egon zen "oinarrizko lau eragiketa aritmetikoak" egiteko gai zen makina hau, Parisko Zientzien Akademian aurkeztu zuena. Gaur egungo ordenagailuen aurrekarietako bat dugu ''Stepped Reckoner'' makina. thumb|"Nota Methodus pro Maximis et Minims" argitaratutako kalkuluen lehenengo lana da. Leibnizek argitaratu zuen, 1684an, ''Acta Eruditorum'' izeneko 1682 eta 1782 arteko zientzia aldizkarian. Kalkulu infinitesimalaren sorrera gisa hartua da. Gottfried Wilhelm Leibniz, edo Gottfried Wilhelm von Leibniz (Leipzig, 1646ko uztailaren 1a – Hannover, 1716ko azaroaren 14a) alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.

XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, ''azken jenio unibertsal'' gisa ezaguna. Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza eta historiaren alorretan, ekarpen sakon eta garrantzitsuak egin zituen.

Filosofiaren historian zein matematikarenean figura esanguratsua da. Newtonen lanarekiko paralelo, kalkulu infinitesimala garatu zuen, notazio eta guzti, ordutik erabiltzen dena. Sistema bitarra ere asmatu zuen, egungo ordenagailuen oinarri birtuala dena.

René Descartes, Baruch Spinoza eta Leibniz izan ziren XVII. mendeko hiru arrazionalista handiak. Haien filosofia tradizio eskolastikoari loturik dago, eta logika modernoaren eta filosofia analitikoaren aurrekariak dira. Bestalde, Leibnizek teknologian ekarpenak egin zituen, bai eta biologian, medikuntzan, geologian, probabilitate teorian, ingenieritzan eta konputazio zientzietan ere. Autoreak gai hauen zerrenda luzeari egindako ekarpenak egunerokoetan eta hamarnaka mila gutun eta argitaratu gabeko eskuizkribuetan jasotzen dira. Momentu honetara arte, ez da bere idazkien argitalpen osaturik egin, eta beraz, oraindik ezin da bere lorpenen zenbaketa osorik egin. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 38 bilaketa honetara 'Leibniz, Gottfried Wilhelm', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: PH 1 Leib 2 *Lei/Phi-03,2
    Liburua
  2. 2
    Sailkapena: PH 1 Leib 2 *Lei/Phi-03,1
    Liburua
  3. 3
  4. 4
    Sailkapena: PH 1 Leib 1 (1875) *-06
    Liburua
  5. 5
    Sailkapena: PH 1 Leib 1 (1875) *-05
    Liburua
  6. 6
  7. 7
  8. 8
    Sailkapena: PH 1 Leib 1 (1875) *-02
    Liburua
  9. 9
  10. 10
    Sailkapena: PH 1 Leib 1 (1996) *-04
    Liburua
  11. 11
    Sailkapena: PH 1 Leib 1 (1996) *-03
    Liburua
  12. 12
    Sailkapena: PH 1 Leib 1 (1996) *-02
    Liburua
  13. 13
    Sailkapena: PH 1 Leib 1 (1996) *-01
    Liburua
  14. 14
    Sailkapena: PH 1 Leib 1 (1849) *-07
    Liburua
  15. 15
    Sailkapena: PH 1 Leib 1 (1849) *-06
    Liburua
  16. 16
  17. 17
    nork Leibniz, Gottfried Wilhelm
    Argitaratua 1995
    Sailkapena: PH 1 Leib 3 *Lei/Unv
    Liburua
  18. 18
    nork Leibniz, Gottfried Wilhelm
    Argitaratua 2006
    Sailkapena: PH 1 Leib 4 *Lei/Bri
    Liburua
  19. 19
    nork Leibniz, Gottfried Wilhelm
    Argitaratua 2000
    Sailkapena: PH 1 Leib 2 *Lei/Phi-03,1
    Liburua
  20. 20
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali