Vasili Kandinski

Vasili Vasilievitx Kandinski —— (Mosku, Errusiar Inperioa, 1866ko abenduaren 16agreg./abenduaren 4ajul. - Neuilly-sur-Seine, Ile-de-France, Frantzia, 1944ko abenduaren 13a) margolaria eta pinturaren teorikoa izan zen, XX. mendeko artistarik ospetsuenetako bat; izan ere, pinturan abstrakzioaren aitzindari izan zen.

Moskun jaio zen, familia aberats batean. Txikitatik, gurasoek musikarekiko maitasuna irakatsi zioten, eta horrek eragina izan zuen gero haren lanean. Kandinskyk ikusi zuen musikak ez zuela zertan gai ezaguterraz bati lotuta egon erantzun emozional bat sortzeko, eta hausnarketa horretatik ondorioztatu zuen pinturak musikak bezain abstraktua izaten saiatu behar zuela. Haren lanetako batzuk arte modernoko lehenengo lan erabat abstraktuen artean daude. Koloreak, formak eta lerroak kontu handiz hautatuta, Kandinskyk uste zuen baieztapen plastiko unibertsalak sor zitzakeela, eta ikusleei artistaren barne-ikuspegia ezagutarazi. Errusian trebatu zenetik, eta Alemanian eta Frantzian emandako aldi oparoetan barna, Kandinskyk erakutsi zuen jakin-min intelektual handia zuela eta etengabe forma berriak bilatzen zituela.

Diotenez, Kandinskyk sinestesia zuen; hau da, entzuteaz gain, kolore gisa ikusi ere egin zitzakeen soinuak. Artistak koloreei buruzko teoria konplexuak garatu zituen koloreek emozioak eta musika-instrumentuen soinuak gogora ekartzeko duten moduari lotuta. Adibidez, Kandinskyk uste zuen gorriak indarra, energia eta poza iradokitzen zituela, eta tronpetaren soinuarekin ere lotzen zuen kolore hori. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 9 emaitzak -- 9 bilaketa honetara 'Kandinsky, Wassily', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Kandinsky, Wassily, Kandinsky, Wassily
    Argitaratua 2001
    Sailkapena: AE 1A 20 *Kan/Izb -02
    Liburua
  2. 2
    nork Kandinsky, Wassily, Kandinsky, Wassily
    Argitaratua 2001
    Sailkapena: AE 1A 20 *Kan/Izb -01
    Liburua
  3. 3
    nork Kandinsky, Wassily
    Argitaratua 2001
    Sailkapena: AE 1A 20 *Kan/Izb
    Liburua
  4. 4
    Artikulua
  5. 5
    nork Kandinsky, Wassily
    Argitaratua izan da 1895 - 1941.(1998)
    Artikulua
  6. 6
    nork Kandinsky, Wassily
    Argitaratua izan da 1895 - 1941.(1998)
    Artikulua
  7. 7
    nork Kandinsky, Wassily
    Argitaratua izan da 1895 - 1941.(1998)
    Artikulua
  8. 8
    Artikulua
  9. 9
    Artikulua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali