Thomas Henry Huxley

Thomas Henry Huxley (Ealing, 1825eko maiatzaren 4a - Eastbourne, 1895eko ekainaren 29a) ingeles naturalista izan zen. Medikuntza-ikasketak amaitu baino lehen, 1846an, britainiar itsas-armadan kirurgialari laguntzaile sartu zen, eta lau urteko bidaia bati ekin zion Hego Itsasoetan barrena. Aukera hartaz baliaturik, urpeko bizitza aztertu zuen, eta itzulitakoan ''Ozeanoko hidrozooen historia'' (1858) argitaratu zuen. Darwinen adiskidea eta haren teoriaren jarraitzailea izan zen. Aitzindari izan zen Biologia praktikoaren irakaskuntzan: Londresko ''School of Mines'' delakoan Zoologiako irakasle izan zen, Londresko ''Royal College of Surgeons''en Anatomiakoa, ''Royal Society''ko lehendakaria, etab. Ekarpen handiko obra du Biologia, Anatomia Konparatu, Paleontologia eta Antropologiaren alorrean. Giza arrazaren etorkia eta gizakien eta tximino antropoideen antzekotasunak aztertu zituen obra ospetsu batean: ''Evidence of Man´s Place in Nature'' (1863, "Gizonak izadian duen leku argi eta garbia"). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Huxley, Thomas Henry', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Huxley, Thomas Henry
    Argitaratua 2009
    Sailkapena: PH 7 *Hux/Evo
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
  2. 2
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali