Georg Heym

Georg Theodor Franz Artur Heym (Hirschberg, 1887ko urriaren 30a - Gatow, 1912ko urtarrilaren 16a) alemaniar olerkari espresionista izan zen.

Gaztetatik errebeldea izan zen konbentzio sozialen aurrean. Familia 1900ean aldatu zen Silesia Beheretik Berlinera eta Georg hainbat ikastetxetan egon zen egokitzerik lortu ez zuelako. Orduan, arrakastaren bat lortzeko, olerkigintza idazten hasi zen. Graduatu ondoren Würzburgera joan zen zuzenbidea ikastera eta antzezlan batzuk idatzi zituen.

1910ean Der Neue Club sortu berrian sartu zen. Kurt Hiller, Jakob van Hoddis, Else Lasker-Schüler, Gottfried Benn eta Karl Kraus ziren Clubeko beste kide batzuk. Guztiek errebolta zentzua zuten kultura garaikidearen aurrean, eta aldaketa politiko eta estetikoak nahi zituzten. 1911ko urtarrilean argitaratu zen Heym-en lehen poesia liburua.

1912ko urtarrilaren 16an, Heym bere lagun Ernst Balkerekin Havel ibai izoztuan patinatzera joan zen, eta ez ziren inoiz itzuli. Haren gorpuak aurkitu zituzten zenbait egun geroago. Ernst ibai izoztura erori zen eta Georg ere erori zen bere laguna erreskatatzen saiatzean. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Heym, Georg', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Liburu kapitulua
  2. 2
    nork Heym, Georg
    Argitaratua 1971
    Sailkapena: TD Heym 2 *Hey/Geo
    Liburua
  3. 3
    nork Heym, Georg
    Argitaratua 1968
    Sailkapena: TD Heym 6 *Hey/Geo
    Liburua
  4. 4
    nork Heym, Georg
    Argitaratua 1982
    Sailkapena: TD Heym 3 *Hey/Lad
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali