Arnold Hauser

Arnold Hauser (Timişoara, 1892ko maiatzaren 8a - Budapest, 1978ko urtarrilaren 28a) hungariar arte-historialaria izan zen. Filosofia-ikasketak Budapesten egin zituen, eta Karl Mannheim, György Lukács eta beste zenbaitek osaturiko taldean sartu zen. 1921ean hasi zen, Berlinen, artearen jatorri soziala, haren obra osoaren gunea izango zena, aztertzen. 1924an, Vienara joan zen eta han, Max Dvořákekin batera, Vienako Eskola sortu zuen, ikerketa historiko-artistikoa helburu zuen talde ospetsua. Naziek Austria hartu zutenean, Ingalaterrara alde egin behar izan zuen, eta han ondu zuen bere ikerketa-lanaren zatirik handiena.

Bere obra nagusian, ''Literaturaren eta artearen historia soziala'' (1957), Hauserrek Mendebaldeko kulturetan garatu diren arte-estiloen jatorria aldaketa sozialen arabera aztertzen du. Haren lanetako batzuk: ''Artearen historiarako sarrera'' (1961), ''Manierismoa'' (1965), ''Artearen soziologia'' (1975). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Hauser, Arnold', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Hauser, Arnold, Hauser, Arnold
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: SZ 4 *Hau/Soz-02
    Liburua
  2. 2
    nork Hauser, Arnold, Hauser, Arnold
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: SZ 4 *Hau/Soz-01
    Liburua
  3. 3
    nork Hauser, Arnold
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: SZ 4 *Hau/Soz-01
    Liburua
  4. 4
    nork Hauser, Arnold
    Argitaratua 1970
    Sailkapena: KU 1A *Hau/Met
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali