Erich Fried

Erich Fried (Viena, 1921eko maiatzaren 6a - Baden-Baden, 1988ko azaroaren 22a) alemaniar idazlea izan zen, austriarra jatorriz.

Familia judu batean sortu zen, eta naziek Austria anexionatu eta aita hil ondoren, Londresa emigratu zuen amarekin, 1938 urtean. Londresen hainbat lanbidetan jardun zuen, eta 1952an BBC etxeko programazio alemaneko erredaktore gisa hasi zen lanean. 1968. urtean utzi zuen lanbide hura, eta literaturan murgildu zen, buru-belarri. Haurtzaroko gertaerek berebiziko eragina izan zuten Frieden literatura-lanetan; izan ere, etxearen galera da bere obran etengabe agertzen den gaietako bat, behartsuenekin eta ahulenekin bat egin zuen beti, eta giza eskubideen aldezle sutsua izan zen. Dena dela, obra politikoez eta protestakoez gainera, maitasunari eta izadiari buruzko lanak ere eman zituen argitara, eta sekula ez zuen onartu artea helburu politikoetarako erabiltzeko joera. ''Deutschland'' (1944, ''Alemania'') izan zen bere lehen olerki-bilduma; joera espresionista eta geroagoko idatzietan nabarmendu ziren ezaugarri estilistiko eta linguistikoak agertzen dira lan horretan (hitz-jokoak, joko fonetikoak eta abar). Lan haren ondoren argitaratu zituen ''Warngedichten'' (1964, ''Ohartarazteko olerkiak''), ''und Vietnam und'' (1966, ''eta Vietnam eta'') eta ''Höre, Israel!'' (1974, ''Entzun, Israel!''), bere konpromiso politikoa agerian uzten dutenak. Olerki-bildumez gainera, aipatzekoak ditu ''Ein Soldat und ein Mächen'' (1960, ''Soldadua eta neska'') eleberria, opera baterako testua, kontakizun labur batzuk, irratirako gidoiak, eta hainbat idazleren obren itzulpenak (W. Shakespeare, T.S. Eliot, D. Thomas). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 25 bilaketa honetara 'Fried, Erich', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Fried, Erich
    Argitaratua izan da Über Günter Eich.(1972)
    Artikulua
  2. 2
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: TD Frie 3 *Fri/Es i
    Liburua
  3. 3
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: TD Frie 2 *Fri/Umr
    Liburua
  4. 4
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: TD Frie 3 *Fri/Fal
    Liburua
  5. 5
    nork Fried, Erich
    Argitaratua izan da [Kürbiskerne, 1].(1977)
    Liburu kapitulua
  6. 6
  7. 7
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1974
    Sailkapena: TD Frie 3 *Fri/Geg
    Liburua
  8. 8
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1966
    Sailkapena: TD Frie 3 *Fri/Und
    Liburua
  9. 9
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: TD Frie 3 *Fri/Bei
    Liburua
  10. 10
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: TD Frie 3 *Fri/Anf
    Liburua
  11. 11
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1976
    Sailkapena: TD Frie 3 *Fri/Kam
    Liburua
  12. 12
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: TD Frie 3 *Fri/Von
    Liburua
  13. 13
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1970
    Sailkapena: TD Frie 3 *Fri/Unt
    Liburua
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
    nork Fried, Erich
    Argitaratua 1982
    Sailkapena: TD Frie 3 *Fri/Sol
    Liburua
  20. 20
    nork Shakespeare, William
    Argitaratua 1989
    Beste egile batzuk: “...Fried, Erich...”
    Sailkapena: TE Sha 2 *Sha/Sie-04
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali