Anselm Feuerbach

Anselm Feuerbach (Spira, Bavariako Erresuma, 1829ko irailaren 12a - Venezia, 1880ko urtarrilaren 4a) alemaniar margolari klasizista izan zen.

1845 eta 1848 artean Düsseldorfeko Akademian ikasi zuen eta ondoren Munich eta Anberesekoetan egon zen. 1851tik 1854ra Thomas Coutureren ikaslea izan zen Parisen.

1854an Veneziara joan zen, eta Veneziako koloristekin liluratuta geratu zen. Italiatik bidaiatzen jarraitu zuen eta Erroman geratu zen 1873 arte. Arnold Böcklin eta Hans von Maréesekin batera "Deutschrömer" ("alemaniar erromatarrak") deituak izan ziren.

1873an Vienara joan zen eta historia pinturako irakasle izendatu zuten Akademian. Johannes Brahms ezagutu zuen, ''Nänie'' konposizioa eskaini ziona. 1877an Veneziara joan zen, eta hiru urte geroago hil zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Feuerbach, Anselm', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: TD Feue 2 *Feu/Mer
    Liburua
  2. 2
    nork Feuerbach, Anselm
    Argitaratua 1913
    Sailkapena: KU 1 19+ *Feu/Ver
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali