Marcel Duchamp

Henri-Robert-Marcel Duchamp (Blainville-Crevon, 1887ko uztailaren 28a – Neuilly-sur-Seine, 1968ko urriaren 2a) frantziar-estatubatuar artista eta xakelaria izan zen, gehienetan mugimendu dadaistarekin eta surrealistarekin lotzen dena. Haren artelanek egundoko eragina izan zuten I. Mundu Gerraren ondoko artean. Garaiko usteak artea sortu eta plazaratzeari buruz irauli zituen, batez ere, hautsa harrotu zuten ekintzen bidez. Horietako ospetsuena, agian, txizaontzia ''Iturria'' deituz arte bihurtzea izan zitekeen. Hala ere, artelan gutxi sortu zituen, gehienak abangoardiako mugimenduen barnean sailkatuta.

Hasierako lanetan inpresionismoaren eragina nabarmendu zitzaion, baina kubismoari heldu zion geroago. Futurismoaren bidetik ''Nu descendant un escalier'' (''Irudi biluzia eskaileretan behera jaisten'', 1912) lanarekin abiatu zen. 1914tik aurrera joera nihilista nabarmendu zen bere lanetan. Zenbait gauzaki hartu, bere testuingurutik atera, izenburu bitxia ezarri eta arte lan gisa jartzen zituen erakusgai (''ready-made'' izena eman zitzaien).

1915tik 1923ra margolan bakarra egiten jardun zen, baina hura amaitu gabe utzi eta bertan behera utzi zuen margolaritza. 1920ko hamarkadan zinemagintza surrealista eta fotografia esperimentala landu zituen, eta azken urteetan objektu ironikoak eta absurduak egin zituen, kopuru handietan, arte lanaren kalitate estetiko objektiboa ukatuz. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7 bilaketa honetara 'Duchamp, Marcel', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
    nork Duchamp, Marcel
    Argitaratua izan da 1940 - 1991.(1998)
    Artikulua
  3. 3
    nork Duchamp, Marcel
    Argitaratua izan da 1895 - 1941.(1998)
    Artikulua
  4. 4
    Artikulua
  5. 5
    Artikulua
  6. 6
    Artikulua
  7. 7
    nork Schwarz, Arturo
    Argitaratua 2000
    Beste egile batzuk: “...Duchamp, Marcel...”
    Sailkapena: KU 1 20.2 *Sch/com
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali