John Donne

John Donne (Londres, 1572ko urtarrilaren 22a – ''ibidem'', 1631ko martxoaren 31) ingeles olerkari, militar eta idazkaria izan zen.

Familia katoliko batean jaio zen, baina gerora Anglikanoko elizako apaiz ordenatu zuten. Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen, baina ezin izan zen lizentziatu katolikoa zelako.

Bere herentzia emakumeetan, literaturan, denbora-pasetan eta bidaietan gastatu zuen. Essexeko kondearekin eta Walter Raleighekin batera espainiarren aurka borrokatu zuen Cadizen (1596) eta Azoresen (1597).

25 urterekin Thomas Egertonen idazkari izendatu zuten. Isilpean ezkondu zen Anne Morerekin, bere nagusiaren ilobarekin. Aurkitu ondoren, kaleratu egin zuten eta espetxean eman zuen denbora. Ondoren, ezkontzak estutasun ekonomikoak izan zituen, hamabi seme-alaba izan baitzituen. Ondoren, Parlamentuko kide izan zen eta Jakue I.a Ingalaterrakoa erregearen patronatua izan zuen. Bere olerkigintza modan jarri zen eta nobleziako kideei olerkiak eskaini zizkien. Erregeak eskatuta, apaiz anglikanoa eta errege kapilau izendatua izan zen.

Olerkari metafisikoen kidetzat jotzen da. Bere lanek estilo metaforiko eta sentsuala dute ezaugarri. Sonetoak, maitasun-poemak eta erlijio-poemak, latinaren itzulpenak, epigramak, elegiak, abestiak eta satirak idatzi zituen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Donne, John', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Argitaratua 1979
    Beste egile batzuk: “...Donne, John...”
    Sailkapena: TE 0 LY 17 */met
    Liburua
  2. 2
    nork Celan, Paul, Celan, Paul
    Argitaratua 1992
    Beste egile batzuk: “...Donne, John...”
    Sailkapena: TD Cela 1 (1992) *-05
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali