Charles Darwin

Charles Robert Darwin (Shrewsbury, West Midlands, 1809ko otsailaren 12Kent, South East England, 1882ko apirilaren 19) naturalista, geologo eta biologo ingelesa izan zen. Eboluzio biologikoaren ideia hautespen naturalaren bitartez proposatu zuelako ezaguna da, beste zientzialari batzuekin batera, hain zuzen, Alfred Russel Wallacekin. 1859. urtean ''Espezieen jatorria'' izeneko lana argitaratu zuen. Darwinen esanetan, bizidun espezie guztiek arbaso komun batetik eboluzionatu zuten hautespen naturalari esker. Eboluzioak komunitate zientifikoaren onespena lortu zuen, baina aldi berean, eboluzioa hautespen naturalaren ondorioz gertatzen zela azaltzen zuen teoriak ez zuen onarpenik izan 1930. urtera arte. Gaur egun, eboluzio modernoaren sintesiaren oinarriak jasotzen dira Darwinek idatzitako teorian. Teoriak egokitze batzuk jasan dituen arren, Darwinen aurkikuntzak abiapuntutzat hartzen dira Biologian, biziaren dibertsitatearen gainean egindako behaketen emaitzak azalpen logiko baten bitartez batzen dituelako.

Darwin 16 urterekin Edimburgoko Unibertsitatera medikuntza ikastera joan zen. Hala ere, denbora pasa ahala, medikuntzako ikasketak baztertu zituen ornogabe itsastarrak aztertzeko. Darwin medikuntza ikasten zegoenean, birritan ebakuntza-gela batean aritzeko aurkeztu zuen bere burua, eta bietan ihes egin zuen hunkituta. “Hau izan zen kloroformoaren zorioneko egunak baino lehenago”, idatzi zuen haren autobiografian. Geroago, Cambridgeo Unibertsitateak natur zientziekiko pasioa areagotzen lagundu zion. HMS Beagle-n egindako bost urteko bidaiak goi-mailako geologo moduan hartutako ospea sendotu zuen; haren behaketek eta teoriek Charles Lyel-ek proposatutakoapurkako aldaketa geologikoari buruzko ideiak babesten zituzten, eta ''Bidaiako egunerokoa'' izeneko liburua argitaratzeak idazle entzutetsu egin zuen.

Bizitza basatiaren antolamenduari buruz eta bere bidaian jasotako fosilei esker piztutako jakin-mina dela eta, Darwinek espezieen transmutazioari buruz ikertzen hasi zen, eta 1838. urtean, hautespen naturalaren eztabaidak plazaratu zituen arren, denbora behar zuen ikerketa sakon bat egiteko, eta haren lan geologikoek lehentasuna zuten. 1858. urtean bere teoria idazten zegoen bitartean, Alfred Russel Wallace-k antzeko ideia deskribatzen zuen saiakera bidali zion Darwin-i eta, horrela bien teorien baterako argitalpena egitera behartu zuen.

Bere funtsezko lana, ''Espezieen jatorria hautaketa naturalaren bidez, edo arrazen kontserbazioa bizitzarako borrokan hobetuta'', 1859an argitaratua, naturan behatutako aniztasunaren azalpena, belaunaldietan eboluzioaren ondorioz metatutako aldaketei zor zaiola ezarri zuen. 1871an Gizakiaren bilakaera eta hautespen naturala ''Gizakiaren jatorria eta hautaketa sexuaren arabera'' liburuan landu zituen, eta ondoen baita ''Animalien eta gizakien emozioen adierazpena'' lanean (1872). Botanikari buruzko ikerketen azken lan batzuk ere argitaratu zituen, eta 1881an argitaratutako azken lanean ''Landare onddoen eraketa zizareen ekintzen bidez'' lurraren onddoak eta horien eragina lurraren eraketan jorratu zuen.

Darwin gizakiaren historiako pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat bezala deskribatua izan da, eta bere lanaren aparteko izaera aitortuz, XIX. mendean erregetzakoa ez zen bost  pertsonaietako bat izan zen estatu hiletekin saritua, eta Westminster Abadian lurperatu zuten, John Herschel eta Isaac Newtonen ondoan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 42 bilaketa honetara 'Darwin, Charles', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -03
    Liburua
  2. 2
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -04
    Liburua
  3. 3
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -09
    Liburua
  4. 4
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -02
    Liburua
  5. 5
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -01
    Liburua
  6. 6
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -10
    Liburua
  7. 7
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -08
    Liburua
  8. 8
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -07
    Liburua
  9. 9
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -06
    Liburua
  10. 10
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -05
    Liburua
  11. 11
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -12
    Liburua
  12. 12
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -18
    Liburua
  13. 13
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -15
    Liburua
  14. 14
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -19
    Liburua
  15. 15
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -11
    Liburua
  16. 16
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -13
    Liburua
  17. 17
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -20
    Liburua
  18. 18
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -16
    Liburua
  19. 19
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -17
    Liburua
  20. 20
    nork Darwin, Charles, Darwin, Charles
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BL 2 Darw 1 (1986) -14
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali