Fidel Castro

Fidel Alejandro Castro Ruz (Birán, Kuba, 1926ko abuztuaren 13a - Habana, Kuba, 2016ko azaroaren 25a) Kubako agintari gorena izan zen 1959ko urtarrilaren 1etik, Kubako iraultzako buruzagi baitzen Fulgencio Batista diktadorea agintetik bota zuenean, 2008ko otsailaren 24a arte. 1961ean, gobernu iraultzaileak bere burua marxismoaren jarraitzaile moduan definitu zuen eta Amerika osoko lehen gobernu sozialista sortu. 1976 urtera arte lehen ministro kargua izan zuen; urte hartako konstituzio berriarekin, Estatuko Kontseiluaren eta Ministro Kontseiluaren lehendakari izendatu zuten. 1965ean Kubako Alderdi Komunistasortu zenetik, lehen idazkari kargua du.

Pertsonaia berezia da Fidel Castro, erabateko atxikimenduak edota gaitzespen indartsuak sortzen dituena. Haren jarraitzaileek desberdintasun sozialak desagerrarazteko bultzatu dituen garapen programak goraipatzen dizkiote: Kubako gobernuak osasun, kirol eta hezkuntzaren onurak jendarte osora hedatzeko ahaleginak egin ditu, oztopo guztien gainetik, eta Estatu Batuak buruzagi duen nazioarteko politika ereduaren aurrean beste muturrean mantendu da beti. Haren etsaiek komunismo sobietarraren erako alderdi bakarreko sistema kritikatzen dute, bai eta giza eskubideak urratzea ere.

2006ko abuztuaren 1etik, osasun arazoak zirela eta, bere betebeharrak Raúl Castro anaiaren esku utzi zituen eta 2008ko otsailaren 18an presidente izateari uko egin ziola jakinarazi zuen. Otsailaren 24an bere anaia den Raul Castro hautatu zuten Kubako presidente berri. Osasun arazo hauen ondorioz hil zen 2016ko azaroaren 25ean. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Castro, Fidel', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
    Artikulua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali